Ez da segurtasuna, kontrol soziala da!

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Koordinadora Sozialista 2021ko mai. 5a, 15:02
Larunbat honetan, hilaren 8an, eguerdiko 12:30tan elkarretaratzea burutuko da Zumea plazan azken astean ipinitako bideozaintza kamerek suposatzen duten kontrol sozialaren gorakada salatzeko.
COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren harira, ugariak izan dira birusaren hedapena gelditzeko aitzakiapean azken urte honetan ezarri dizkiguten kontrol mekanismoak. Oraingoan, udalak adierazi duenez, duela astebete herriko sarbide eta irteeretan bideozaintza kamerak jartzearen helburua trafikoaren eta bide-segurtasunaren kontrol hobea bermatzea omen da.
 
Kontrol sozialaren gorakada honek, jendartearen gaineko kontrol mekanismo modura jokatzen du, oinarrizko eskubideak zuzenean erasotzen dituelarik. Kamerek, jendartearen gaineko kontrola zorrozteko funtzio garbia dute, oraingo honetan, adibidez, ezinezkoa zaigularik Andoainera sartu edo irtetea grabatuak izan gabe. 
 
Beste behin, kale eta espazio publikoaren gaineko kontrola areagotu dute ordena kapitalista mantentzeko helburuz. Krisi testuinguruan, langileriaren pobrezia geroz eta orokortuagoa den honetan, sortu daitezkeen erantzunen prebentzio modura ulertzen ditugu kontrol mekanismo horiek. 
 
Andoainen bertan, poliziaren presentzia izugarria izan da azken hilabeteetan, biltzeko eskubidea urratua izan da eta kameraz bete digute herria. Totalitarismoa eta langileriaren diziplinamendua daude honen muinean eta gazte langileok modu nabarmenean jasaten ditugu honen ondorio gordinenak.
 
Hala, egoera hau normalizatu nahi duten honetan, inoiz baina garrantzitsuagoa zaigu indarrak batzea langileriaren askatasun zibil eta politikoak defendatu eta oinarrizko eskubideen urraketa hauei aurre egiteko. Horregatik, oraingoan bideozaintza kamerekin indartu dituzten kontrol mekanismoak salatzeko, dei egiten dugu larunbat honetan eguerdiko 12:30tan Zumea plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
 
Ez da segurtasuna, kontrol soziala da!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!