Altzoko Handiaren bisita-gidatua egin dute Andoaingo Mintzalagunek

Erabiltzailearen aurpegia

Larunbatean goizeko 11:00etan Altzoko plazatik abiatu zen Andoaingo Mintzalagunen taldea.

 

 

Enaitz izeneko gidak emandako azalpenak entzun zituzten, Migel Joakin Eleizegi (1828-1861) 'Handia' zenaren urratsak batetik bestera jarraitzen zituzten bitartean: dokumentala, eliza, baserria eta erakusketa. Liluratuta egin zuten ibilbidea, entzuten ari ziren kontakizunak tarteko: "2,42 metroko garaiera omen zuen", "195 kg pisatzen omen zituen", "ikusi zenbat neurtzen zuen besoak zabalduta", "hemen eserita oinekin lurra ukitzen omen zuen"...

Eguraldi goibelak ez zituen izutu eta oinez zati bat egiteko aukera ere izan zuten.

Aurtengo ikasturtean, Andoaingo Mintzalaguna egitasmoak Xabi Paiaren ikuskizuna, sagardotegia, sukaldaritza makrobiotikoaren tailerra eta Altzoko Handiaren bisita-gidatua antolatu ditu.

Ikusi HEMEN larunbateko argazkiak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!