Ekainaren 18an bertso-poteoa Andoaingo Mintzalagunaren eskutik!

Erabiltzailearen aurpegia

Andoaingo Mintzalagunak antolatuta, bertso-poteo animatua egingo dute ekainaren 18an, arratsaldeko 18:00etatik hasita. Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariek egingo dute kantuan.

Ikasturteari itxiera emateko, bertso giroan ibiliko dira mintzalagunak Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolarien bidelagun. Lanbroa tabernan egingo dute lehen geldialdia, eta ondoren herrian zehar ibiliko dira kantuan eta puntutan. Ekitaldia AEKko ikasleentzat, mintzalagunentzat eta herritar ororentzako irekia da, beraz, tarte entretenigarria igaro nahi duenak badaki nora jo.

 

Puntako bertsolariak

Gipuzkoa Bertsolari Txapelketaren lehen fasea jokatu berri da, eta Unai Mendizabal eta Haritz Mujika hurrengo fasera sailkatu dira. 84 bertsolarik eman zuten izena, eta hainbat saioren ondoren, irailean hasiko den txapelketarako txartela eskuratu dute beste 32 bertsolarirekin batera. Entrenatuta datoz, beraz, bi bertsolariok.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!