Bertsotan ere bai!

Erabiltzailearen aurpegia
Giro ezin hobea sortu zuten Haritz Mujika eta Unai Mendizabal bertsolariek eta ale ederrak utzi zituzten.  Mintzalagun ikasturteari itxiera emateko jaia izan zen atzokoa.

 

Atzoko bero sargoriari aurre egiteko. bertso giroan ibili ziren mintzalagunak Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolarien bidelagun. Lanbroa tabernan egin zuten lehen geldialdia, eta ondoren herrian zehar ibili ziren kantuan eta puntutan. Entzule gisa bakarrik ez, mintzalagunek zein Andoaingo AEKko ikasleek ere gai jartzaile lanak egin zituzten, punturen bat edo beste prestatuta. Primerako saioa izan zen atzokoa, bi bertsolariak oso fin, umorez eta fresko aritu ziren. Ezagun da entrenatuta daudela!

Horrela amaitu dute ikasturtea Andoaingo mintzalagun zein ikasleek, baina hurrengorako pilak kargatuta izango dituzte, ziur!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!