Andoaingo Mintzalaguna taldeak bidelaguna behar du

Erabiltzailearen aurpegia

Andoaingo Mintzalagunak martxan dira. Jende berria hurbildu da, eta eskaerari erantzuteko bidelaguna behar da, alegia, euskaldun zaharra edo euskaraz txukun moldatzen dena. Batez ere, goizetan geratzeko aukera duen bidelaguna behar da.

Ikasturteari ekiteko, urriaren 23an hasiera ekitaldia egingo da pleno aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

Dagoeneko hasi dira martxan Andoaingo Mintzalaguneko kideak. Iraila eta urrian kanpaina egin ondoren, taldeak osatu eta asteroko hitzordua egiteko unea iritsi da. Orain artean harrera ona izan du egitasmoak herrian, oro har, talde fidelak eta egonkorrak osatu baitira azken urteotan. Aurten ere partaide berriak hurbildu dira, baina batez ere bidelariak dira, hau da euskaraz praktikatu eta hitz egin nahi dutenak. Ondorioz, egitasmoak bidelagunen beharra du , alegia, euskaraz egin nahi duenari lagunduko diotenak, euskaldun zaharrak edo euskaraz txukun moldatzen direnak. Batik bat, goizetan libe dragoen bidelagunen bat behar da; talde gehienak arratsaldez elkartzen dira, baina badago goizetan geratu nahi duenik ere, eta hutsune bata dago hor. Dena den, edozein herritarrek parte hartu nahiko balu ongietorria izango da.

Era berean, parte hartzaileen borondatea eskertu nahi dugu, ezinbestekoa baita hauek egiten duten ekarpena eta ahalegina balioestea. Agerian geratu da beste behin ere hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituen herritar ugaro dagoela Andoainen.

Gauzak horrela, urriaren 23an hasiera ekitaldia egingo da pleno aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Pituxa clownak bakarrizketa laburra eskainiko du: "Pituxa euskararen arrastoan". Ekitaldi xumea baina polita izango da. Gonbidatuta zaudete!

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!