Inoiz baino gehiago gara

Erabiltzailearen aurpegia
 
Andoaingo Mintzalagunen ikasturteari hasiera eman zioten aurreko astean, urriaren 23an hasiera ekitaldi xume baten bitartez. Nobedade gisa, spot berria aurkeztu zuten,haize freskoa eta

Egitasmoan parte hartzen dutenak zein gainerako herritarrak ere hurbildu ziren, eta hala, Pituxa clownaren bakarrizketaz gozatzeko aukera izan zuten. Horren aurretik, eta nobedade gisa, spot berria aurkeztu zuten, helburu duena egitasmoari haize freskoa eta umoretsua ematea. Dagoeneko herrian ezaguna egin den proiektua da honakoa. Izan ere, 50 lagunen kopurua gainditu dute, tartean talde egonkorrak eta aldizka aldatzen doazenak daude. Osasuntsu eta bizi-bizirik dago, beraz, Andoango mintzalagunen sarea.

Parte hartzaileen kopurua igo denez, bidelagun gehiagoren beharra dago, batez ere, goizetan aritzeko libre legokeena. Gogora dezagun ekimen honetan urte osoan zehar parte har daitekeela , eta norberaren beharretara egokitu daitekeela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!