Eskerrik asko, mintzalagun!

Erabiltzailearen aurpegia

2020 urteak berezitasunak izan dituela ezin da ukatu. Covid 19ak erronka berria jarri zigun mahai gainean, eta ez da erraza izan guztia aurrera ateratzea. Ahal dugun baliabideekin ahalik eta ondoen egiten saiatu gara, eta mintzalagunen erantzuna ere ezin hobea izan da.

Martxaren 14an mundua geratu egin zen, inprobisazioaren kaosean genbiltzan, eta noski, edozein elkartek bi aldiz pentsatu beharra zuen nola antolatu bere jarduna. Mintzalagunei ere nabarmen eragin zieten, aurrez aurre ezin elkarturik geratu ziren, baina alternatiba eta aukera berria aprobetxatuz, aurre egin diogu egoerari:batzuek online elkartzen jarraitu dute, beste batzuek aurrez aurrekoak momentu batez utzi dituzte, baina egoera pixka bat normaldu denean, berriz ekin diote. Horregatik, erakutsi duten dedikazio eta jarrera onagatik, bideo bidez eskertu nahi izan diegu, bestelako ekitaldiak egiteko oraindik baldintza egokiak ez ditugulakoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!