Abian da Andoaingo Mintzalaguna!

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara praktikatu nahi baduzu, lagunartean eta presiorik gabe, hauxe da zure aukera. Andoaingo AEK euskaltegiak Udalaren laguntzaz antolatuta, abian da Andoaingo Mintzalaguna beste behin ere. Doan da, eta abantaila ugari ditu.
Dagoeneko Euskal Herri osoan mintzapraktika taldeak batzen hasi dira. Andoainen urte mordoxka daramatzagu mintzapraktika programarekin eta aurtengo ikasturtean ere hala jarraituko dugu. Euskaraz hitz egitea beste helbururik ez du egitasmoak, lagunartean eta inolako presio akademikorik gabe. Beraz, euskaraz lasai aritzeko espazio ezin hobeak dira. Doan da, eta horretaz gain abantailak ere baditu: opariak, zozketak... Izena ematen duzuenon artean hilero hilero hamar sari-kutxa zozkatuko ditugu. 

Izena emateko bidali whatssapa edo deitu 662 132 558 telefonora, edo nahi izatera etor zaitezte Andoaingo AEK euskategira. Konpromisorik gabe informatuko zaituztegu.
http://emanizena.praktikatu.eus/

Zure zain gaude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!