Zeren zain zaude! Etorri eta praktikatu gurekin euskaraz!

Erabiltzailearen aurpegia
Oraindik izena eman daiteke Andoaingo Mintzalaguna egitasmoan. Doan da eta helburua oso sinplea: lagun taldean elkartu eta euskaraz arizea. Gutxieneko baldintza da komunikatzeko oinarrizko maila izatea.
Ingurunean ez badaukazu norekin egin euskaraz, eta gehiago praktikatu nahi baduzu, hauxe duzu aukera. Andoaingo Mintzalagunaren bitartez urteak daramatzagu euskara sustatzen, modu akademikotik at. Helburua da euskara kalera ateratzea, euskarazko espazioak sortzea eta lagun talde berriekin euskaraz aritzea. Gutxineneko baldintza da euskaraz komunikatzeko oinarrizko maila izatea (B1 maila gutxi gorabehera).

Informazio gehiago nahi izatera edo izena emateko, deitu edo bidali whatssapa 662 132 558, Andoaingo AEK euskaltegira hurbildu edo ondorengo helbidean sartu.

Anima zaitez!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!