Osakidetza indartzeko sinadurak biltzeko kanpainak herritarren babes handiarekin doa aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Podemos Andoain Ahal Dugu 2022ko urt. 13a, 08:00

Euskadiko Podemos Ahal Dugu-ko militanteak egiten ari diren kanpainan milaka sinadura biltzen ari dira hainbat ospitale eta osasun zentroen aurrean ezarritako mahaietan eta www.podemos.eus webgunean.

Podemos Ahal Dugu-ko militantziak Eusko Jaurlaritzari Osakidetzatik kaleratu zituzten 4.000 osasun-langileak berriro kontrata ditzala eskatzeko egindako sinadura bilketek herritarren babes handia lortu dute. Joan den astean abian jarritako ekimenak milaka sinadura bildu ditu dagoeneko. Zirkuluak ospitale eta osasun-zentroen atarian jartzen ari diren mahaietan eta www.podemos.eus webgunearen bidez biltzen ari dira sinadurak.

Kanpainak aurrera egiten du euskal udalerrietan informazio-mahai gehiago jarrita, herritarren babesa lortzeko, Eusko Jaurlaritzari Osakidetzan giza baliabide eta baliabide material gehiago eskatzeko pandemiaren ondorioei aurre egiteko, lehen mailako arreta kolapsatuta baitago eta ospitaleetako egoera, tentsionatuta. Osasun zentroak gainezka daude, zaila da aurrez aurreko hitzordua lortzea, gaixo kronikoak ez daude ondo artatuta, eta, hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetza indartzen.

Herritarrak, beren sinadurekin, kritiko agertzen ari dira Eusko Jaurlaritza pandemiaren kudeaketarekin; izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez ditu oraindik herritarren beharrak entzun ezta neka-neka eginda dauden osasunlangileenak ere, behar adinako giza baliabiderik ez dagoelako.

Izan ere, EAEko osasun-zentroetan bihar ikusgai geratuko da da Osakidetzan dagoen gehiegizko zamaren eta utzikeriaren salaketa, SASTEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk deituta, 13:00etan, Lehen Mailako Arreta Bai lelopean. Euskadiko Podemos Ahal Dugu-k mobilizazio horiek babesten ditu, eta sindikatuek egingo dituzten protesta-ekitaldietan parte hartuko du, Lehen Mailako Arreta kolapsatuta mantentzen duen langile-defizita arintzeko premiazko neurriak hartzeko aldarrikapenaren alde.

Ildo horretan, Euskadiko Podemos Ahal Dugu-k dei egiten die herritarrei elkarretaratze horiekin bat egiteko, bai eta sindikatu horiek hilaren 23an, EAEko hainbat udalerritan deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko ere, Osakidetzak pairatzen duen krisi larria salatzeko eta pandemiaren olaturik okerrenari aurre egiteko behar adinako giza baliabide izatea eskatzeko.

“Herritarrek eta osasun-langileek bitarteko gehiagoko Osakidetza bat behar dute, gure osasuna, guztion osasuna, jokoan baitago”. Hala ohartarazi du Euskadiko Podemos Ahal Dugu-ko militantziak bultzatutako sinadura bilketa-kanpainan. Kanpainak herritarren babes handia lortzeko helburuarekin jarraitzen du, Eusko Jaurlaritza Osakidetza indartzeko premiaz jardutera behartzeko, hain zuzen ere urrian kaleratu ziren 4.000 osasun-langileak berriro lanean hasteko, oraindik ez baitira hartu berriro Osasunaren euskal sistemaren barruan, nahiz eta pandemiaren olaturik larrienean egon.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!