Igeldoko meteorologia behatokian

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2019ko urr. 31a, 10:56
Aldaketa klimatikoaren eragina hobeto ezagutzeko asmotan.

Urriaren 30ean, DBH 1. mailako ikasleek Donostiako Igeldoko meteorologia behatokia ezagutzera joan dira. Bertan eguraldiaren iragarpenak egiteko eta neurtzeko beharrezkoak diren tresnak ikusteko aukera izan dute. Margarita Martinek behategiaren historia eta funtzionamenduaz hitz egin die. 100 urte baino gehiago dira martxan jarri zutela zentru eta Gipuzkoako klima zaintzen duela.

 Goiza amaitzeko tailer batean parte hartu dute, datu fenologikoak jaso dituzte lorategian dituzten landareak aztertuz. (Fenologia, klima eta urtaroen gorabeherek izaki bizidunengan duten eragina aztertzen duen zientzia-arloa).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!