Bidasoako jokalariak ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2020ko urt. 27a, 13:35
Jokalariek eta Juan Mari Morales beraien fisioterapeutak, bai osasunean bai eguneroko bizitzan kirolak duen garrantzia azpimarratu dute.
Gaur goizean Asobal ligan jolasten duten Bidasoa Eskubaloi taldeko 5 jokalari profesional etorri dira ikastetxera: Iker Serrano, Kauldi Odriozola, Leo Renaud, Thomas Tesorière eta Paco Barthe.

Jokalariek azpimarratu dute kirola gustatzen zaiela, eta bizitza estilo bat dela. Bere bitartez bizitzarako ikasketa garrantzitsuak lortzen direla, hala nola, sakrifiziorako gaitasuna, diziplina, ondo jaten ikastea eta gorputza eta burua zaintzen ikastea.

Juan Mari Morales fisioterapeutak, garrantzi handia eman dio kirola egiteari osasuna zaintzeko. Edozein medikamentuk baina garrantzi handiagoa duela kirola egiteak azpimarratu die ikasleei. Era berean medikuntza aldetik gaur egun alderdi psikologikoak duen garrantzia ere azaldu du, hau da, gorputzaz gain, burua bere lekuan egotea oso garrantzitsua dela.

Nahiz eta askotan kirolari profesionalaren bizitza desiragarria iruditzen zaion jendeari, profesionalak izateko egin behar dituzten sakrifizioak azaldu dizkie, adibidez beraien lagunak udaz gozatzen ari direnean beraiek egun osoa entrenatzen aritzen direla esan dute. Hala eta guztiz ere, emaitza onak lortzen dituzunean, lan horrek guztiak merezi duela esan dute.

Ikasleek, etorkizunean zer egingo duten galdetu dutenean, argi utzi dute oso zaila dela, behin kirol profesionala utzi ondoren lanik egin gabe bizitzea. Guztiak dituzte ikasketak, edo ikasten ari dira, adibidez Paco Barthe Ingeniaritza ikasten ibili da Stuttgarten, Leo eta Thomasek Marketing ikasketak dituzte, eta garrantzi handia eman diete ikasketei etorkizunerako.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!