Ibon Martin Magale ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2021ko api. 29a, 11:15
IBON MARTIN IDAZLEA 1.BATXILERGOKO IKASLEEKIN SOLASEAN IZAN DA.

 

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen zen aitzakiarekin, Ibon Martin idazlea etorri zen ikastetxera 1.Batxilergoko ikasleekin egotera. Bisita ez zen kasualitatezkoa izan, ikasle hauek, Gaztelaniako ikasgaian idazle arrakastatsu honek idatzi zuen “El faro del silencio” liburua irakurri baitzuten. Liburuaren Eguna ere nolabait ospatu nahi genuenez, tarte batez ikasleei hainbat gai interesgarri azaldu zizkien, hala nola, zergatik hasi zen idazle moduan lanean, inspirazioa nondik datorkion, zein planifikazio erabiltzen duen liburu berri bat idatzi behar duenean…

Ikasleak eta baita irakaslea ere oso gustura egon ziren Ibonen entzuten eta tartean egiten zitzaizkion galderen erantzunak entzuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!