Gau beltza

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2021ko urr. 20a, 11:47

Gau Beltza’ ekitaldiaren antolaketa San Juan Plazan, herriko ohitura berreskuratzeko

   Magale Salestarrak Ikastetxeak Urnietako herriari dei egiten dio guraso, haur eta aitona-amonak festara mozorroturik hurbil daitezen.

    San Juan plazan ohitura zaharren arabera murgiltzea da helburua; haurren eskulanez dekoratzeaz gain, ipuin kontaketak, ‘saria-ziria’ eta gaztain jatea egingo dira.

Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Urnietan historikoki ospatu izan den gaua da urriaren 31koa. Hain zuzen ere, usadio horri eustea eta berreskuratzen hastea da Magale Salestarrak ikastetxetik bultzatu nahi dena. Hala, datorren urriaren 31n, iluntzeko 19:00etan, Urnietako San Juan plazan ‘Gau Beltza’ ospatuko da.

Gerturatzen den orok har dezake parte. Eta guztiok festan gehiago murgiltzeko, herritarrak arropa egokiak jantzita hurbiltzea animatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, etxeko ‘trapu zaharrak’ jantzi eta burua tapatu zakutxo batekin eta lastozko txapelarekin tapatzea besterik ez da behar. Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan edota ondoko esteka ikusi:
 (https://www.youtube.com/watch?v=IWdOWkI1_Vw
).

Magale Salestarrak ikastetxeko maila batzuetan bereziki landu dengaia izaki, ikasleen lanak protagonismo berezia hartuko dute ekitaldian. Horretarako, gau horretan ohikoak ziren jantziak eramateaz gain, ipuin kontaketak, ‘saria-ziria’ edo gaztain jatea egingo dituzte, besteak beste.

EGUNA: Igandea, urriak 31

ORDUA: 19:00

LEKUA: San Juan plaza (Urnieta)

Bertaratuko dira:

Nahi duen orok hurbiltzeko aukera izango du

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!