Bakea Euskal Herrian-orain presoak

Erabiltzailearen aurpegia

Andoaingo eta Urnietako Sarek Biarritzen deitu duten "Bakea Euskal Herrian-orain presoak" izeneko giza katera joateko deia luzatu dute. Bilkura 16:00tan da eta autobusak 14:45tan irtengo dira Andoaindik eta Urnietatik. Andoainen Irunberrin eman daiteke izena, eta Urnietan Bikain okindegi-kafetegian.

 
 

 

Bake prozesua bultzatzeko giza katea!

2011ko Aieteko konferentziarekin, ETAren armagabetze integralarekin (2017ko apirilaren 8an) eta bere desegitearekin (2018ko maiatzaren 3an), Euskal Herriko bake prozesuak ez du atzera egiterik. Alde bakartasuna izanen da elkar bizitza lasaitu eta demokratikoaren motore.

Alde bakarrekoaren indarra sortzen duen dinamika baikorrean datza eta alde aniztasuneraino doa, bake bidearen elkar-eraikuntzara eramanez alde guztiak. Honela engaiatu dira Herri honetako aktore sozial eta politiko gehienak eta honela ireki zen eztabaidarako espazio bat justizia ministerioarekin, 2017ko urrian.

Lehen egunetik diogu, prozesuaren bi elementu nagusiak biktima guztiak eta presoak dira. Biktima guztiak, zeini egia, errespetua eta ezagutza zor diegun eta presoak, zeinentzat konponbideak orokorra eta erabatekoa izan behar duen.

Historia ezberdinak bizi izan dituzten biktimen hitz eta ekintzek esperantza ematen diote bakeari : minaren gainetik, orria itzultzen lagundu nahi dute. Ez dute mendekua eta gorrotoa onartzen eta Herri honentzat elkarren arteko etorkizun bat pentsatzeko.

Antolatzen dugun giza kateak “presoak orain!” aldarrikatu nahi du. Justizia ministerioarekin ireki eztabaida guneak presoen hurbilketa eta DPS estatutuaren kentzea ahalbidetu ditu. Garai konplikatu baten ondorioz, eztabaida berriz ireki da eta bururaino joan behar du orain : Indarrez eta urgentziaz dei egiten diegu Estatuko goreneko agintariei!

Salbuespeneko neurriak kentzetik >>

  • DPS estatutuak kentzea.
  • Presoen hurbilketa.
  • Baldintzapeko askatasunak onartzea, larriki eri diren presoak askatzea (Ibon Fernandez Iradi kondena etetea), kondenen komutazioa (Haranburu, Esnal, Parot).

>> Konponbide orokor eta erabatekoraino (hemen ere, beste bake prozesu GUZTIETAN bezala). Preso eta iheslari guztiak euskal gizartera itzuliz eta biktima guztien ezagupena, egia eta erreparazioaren baitan.

Izan gaitezen denak bakegile!
Bake justu eta iraunkor baten alde!
Iragana errepikatu ez dadin!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!