Dronei buruzko Zilegi Eskola, AEKren partetik

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2022ko urt. 10a, 11:56

Urte berria hastearekin batera ekin dio Urnietako AEK-k Zilegi Eskola egitasmoari. Hala, Dronei buruzko ikastaroa antolatu du, Iñaki Etxeberriaren eskutik. Urtarrilaren 17an izango da hitzaldia, 18:00etatik 20:00etara, Urnietako AEK-ko beheko lokalean.

Dron motak, indarrean dagoen legedia eta pribatutasuna izango dira hizpide, besteak beste, hitzaldian. Saioa doakoa izango da, baina komeni da aldez aurretik izena ematea: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!