Herriartekoa

Eskualdeko bertsozaleak, asteburuari begira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko mai. 24a, 02:00

Larunbatean arratsaldeko 17:30ean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan Herriarteko finala jokatuko da. Haritz Mujika, Joseba Otaegi eta Unai Mendizabal hirukoteak Karidadeko Benta ordezkatuko du. Am…ona! taldetik Beñat Iguaran, Amaia Agirre, Oihana Iguaran eta Ander Goikoetxearen artetik hiru arituko dira kantuan. Igotz Alkorta izango da gai-jartzailea.

Sarrerak, eskualdean salgai:

Larunbaterako sarrerak Azpeitiko San Agustin Kulturgunean, Villabonako Amasa kafetegian, Zizurkilgo Iriarte tabernan eta Asteasuko Iturri-Ondo tabernan salgai daude. Baita www.bertsosarrerak.eus atarian ere. 

Saioaren ostean Sanagustin kulturgunean herri afaria egingo dute parte hartzaile guztiekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!