Aizkardirekin Bizkaiako mendietara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko api. 8a, 11:21

Datorren igandean, apirilak 14, Bizkaiako mendietara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Hain zuzen ere, Zugastietatik (420 m) abiatuko dira, El Regato (62m) herrira jaitsi eta handik Eretza (887m) eta Ganerane (823m) mendietara igo ostean, abiapuntura itzuliko dira berriro. Sei bat orduko ibilaldia izango da, 23 kilometroko bidea.

Izena emateko, 649717182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara edoata Aizkardiren egoitzan ere eman daiteke izena, ostegunean ordutegi berean, apirilaren 11 baino lehen.
 
Apirilaren 14an, goizeko 07:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Olaederra kiroldegiaren aurretik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!