Bizkaiko mendietara asteburupasa, Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2019ko mai. 13a, 10:22

Datorren astebururako Lizarra aldera irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Larunbatean Lokiz mendilerroa zeharkatuko dute eta  igandean, Jurramendi eta Monjardineko itzulia egin ondoren, etxeratuko dira.

Izena emateko, 649717182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardiren aretora gerturatu, ostegunean, maiatzak 16, ordutegi berdinean.

Larunbatean, goizeko 08:00etan abiatuko dira parte hartzaileak Olaederra kiroldegitik. Igandean itzuliko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!