Oza aldera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aizkardi Mendizale Elkartea 2019ko uzt. 1a, 11:22

Ozako bailaratik abiatuko gara (1209m). Lehenik, Pico Royo (2169m) igoko gara eta jarraian Arlet (2200m). Irteera zirkularra izango da eta  Aguas Tuertas haranetik itzuliko gara abiatutako tokira. Irteeraren luzera 23 kilometrotakoa da eta 7 ordukoa gutxi gorabehera.

Izen-ematea uztailaren 4a baino lehen aman behar da 649717182 telefono zenbakira deituta, 20:00etatik 22:00etara bitartean. Gainontzean, Aizkardi aretoan ostegunetan ordutegi berdinean.

Irteera igandean 5:00etan izango da (Uztaila-7), Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!