Merkataritzari dirulaguntzak: EH Bilduren iritzia eta proposamenak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2020ko api. 30a, 22:00

Duela astebete Udal gobernuko Sustapen ekonomikoa batzordea deitzea eskatu genuen. Batzordea ez, baina merkataritza mahaia asteazkenerako deitu zuten. Hau ere guk eskatuta. Dokumentazioa astelehen eguerdian jaso genuen. 44 ordu izan ditugu dokumentazioa aztertu eta gure proposamena egiteko.

 

Egoeraren garrantzia ikusirik EH Bilduk esfortzua egin eta derrigorrezko kontraste, bilera eta azterketa ezberdinak egin ondoren, asteazken goizean bere proposamena aurkeztu zuen. Proposamena bileran bertan Alkatea eta alkate ordearen aginduz ez onartzea erabaki zuten. Eta oinarriak aldaketarik izango ez zutela esan zuten eta prentsa agerraldia hurrengo egunean izango zela iragarri zuten.

Ezin sinetsita gelditu ginen bileran eta hauek izan ziren gure galderak:

  • Nola botatzen duzue atzera gure proposamena oraintxe aurkeztu badugu?
  • Zuen alderdietan gaia aztertu gabe atzera botako duzue?
  • Salkineko zuzendaritzari ez diozue denborik emango gure proposamena aztertzeko?
  • Ez al da egokiagoa, 3 aste itxoin eta gero, 24 edo 48 orduz atzeratzea erabakia, eta dekretuz egin gabe beste batzorde batean hartzea erabakia?
  • Zertarako deitu gaituzue bilerara orduan?

Alperrik, oinarriak itxitzat eman zituzten.

Egoera hau sortu zenetik, lehen egunetik gure eskua luzatu genion udal gobernuari. Gure laguntza eskaini genien gai guztietarako. Baina horrek ez du esan nahi txeke zuri bat ematen diegunik. Alderdien eta herri elkarteen parte hartzea eta prozeduretan gardentasuna eta metodologia demokratikoak bermatu behar dituzte. Laburbilduz, dektretazo gutxiago eta eztabaida eta bozketa gehiago. Atsekabez eta kezkaz ikusten dugu udal gobernu honek hartu duen bidea. Eta inguruko herrietan udal gobernuek hartu dituzten elkarlanerako bideekin alderatuz gero oso leku txarrean geratzen da gure udala. Bakarrak gara, martoxaren 14tik apirilaren 30 bitarte batzorde ofizial bakar bat egin gabe eta plenorik burutu gabe jarraitzen duena. Dena dekretuz, dena Alkatearen eta alkate ordearen aginduz.

Dena den gure proposamenak zeintzuk diren azaldu nahi dugu:

1.- 600.000 €ko partida irekitzen bada ere, partida hori ez definitibotzat eman. Eta beharrezkoa bada diru gehiago txertatu beharko da. Egiten diren eskaera guztiak erantzutea izan behar du helburua. Beste dirulaguntza batzuekin (lanbide autonomoak) gertatu dena sahiestu behar da. Lasaitasuna eman behar zaio jendeari. Beraz, diru gehiago txertatzeko aukerak ikusten ditugu.

2.- Komertzioari 2 hilabeteko epea estaltzearekin nahikoa izan daitekeela dirudi. Irekiera gertu dagoela dirudielako. Baina itxita jarraitu beharko duten sektoreei edo irekiera mugatua izango duten sektoreei (aforoa mugatua ostalaritza eta besteren bat) dirulaguntza mantentzeko konpromisoa hartzea. Lehenago irekiko ez balitz edo aforoa mugatua izango balitz gutxienez beste bi hilabetez. Uztailaren erdialdean berdin jarraitzen badute orduan erabaki berriak hartu.

3.- Komertzioa laister irekiko duela badirudienez, Irekitzen duenerako, “stock-bono” kanpaina bat prestatzea. Komertzioak bi hilabete hauetan atera ezin izan duen generoa modu azkarrago batean saltzeko kanpaina bat, adibidez:

- 20 €ko bonoak: herritarrak 10€, udalak 10 € . 500 bono: 5.000 €

- 50 €ko bonoak: herritarrak 25 €, udalak 25 €. 1000 bono: 25.000 €

4.- Tasak eta zergak ahal dena begiratu. Ura, hondakinak, terrazak, OHZ…2020koa nola geratzen den berrikusi eta 2021. urteko proposamenean (uda eta gero onartu beharrekoa) egoera hau kontutan izan.

5.- Ostalaritza irekitzeko aukera duenean berraktibaziorako plana pentsatzen joan: bonoak, kontzertuak….

6.- Herriko merkataritza balioan jarriko duen komunikazio kanpaina planifikatu eta denboran mantendu (agintaldi osoko kanpaina). #bertakokontsumoa #kontsumoarduratsua #tokikoekonomia #Andoainenerosi

7.- Salkin elkartea indartzeko estrategia bateratua udala eta elkartearen artean. Bazkide gehiago lortzeko aukerak aztertu (onurak elkartekoak izateagatik…)

8.- PERCOan IKT-en garapenereako egiten ziren proposamenak lehentasun gisan jarri eta aurrera eramateko diru partidak sortu (herriko merkataritzaren modernizazioa eta lehiakortasuna; web posizionamenduak, plataformak, sare sozialak, salmenta digitala… formakuntza eta laguntza).

9.- Udal eskumenetatik bideratzen diren neurriak eta laguntzak funtsezkoak izango dira. Hala ere, badaude hainbat neurrio sagarri eskualde mailatik bideratutai npaktu lortu dezaketenak. Une honetan, udaleko baliabideez gain, eskualdeko baliabideekin batera ondo koordinatuta emaitza efizienteak lortzeko aukerak aprobetxatzearen aldeko apostua egiten dugu:

- Eskualde mailako ekoizle, ostalari, merkatari eta zerbitzuei bideratutako on-line plataforma bat abian jartzea. Etxeetarako zerbitzua modu eraginkorrean egin ahal izateko.

10.- EPIak merkatarien esku jartzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!