Otietan eraikitzen ari diren “Via ferrata-Tirolina” proiektuak sortu duen eztabaidaren harira

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2020ko aza. 19a, 12:47

Azken orduetan Otieta parkean eraikitzen hasi diren “Via Ferrata-Tirolina”ren aurkako mezu eta iritzi asko entzun dira. Ohar honen bidez, EH Bilduk, proiektu horren sustapenean izan zuen arduragatik, edukitako jarreraren azalpena ematera datoz.

2015. urtean, Leitzarango Bisitarien Etxea berriz ere irekitzeko erabakia hartu genuen. Erabaki horrekin, plangintza orokor bat egin nahi izan zen. Plangintza horren helburuak ezberdinak ziren:

  • Natur turismoan, eta turismo aktiboan oinarritutako eredu bat ezartzea.
  • Tokiko Garapenean, kalitatezko lanpostuen sorreran eragitea.
  • Leitzaranen eta Otietaren zaintzan laguntzea.
  • Otieta parkean ematen zen erabilera desegokia (zabor pilaketak, suak..) saihestea.

Gauzak horrela, historikoki ur ekintzak egiteko egon den gogoa aztertu zen. Ur emari nahikorik ez zegoenez bestelako ekimenak eskaini behar zirela adostu zen. Horretan, bizikleten alokairu zerbitzua martxan jartzearekin Via Ferrataren egitasmoa sortu zen.

Proiektu hau, jarduera fisikoa eta dibulgazioa uztartzen dituen proiektua da. Bertan parte hartzen duen jendeak, ordubeteko ibilaldi gidatu baten bidez, jarduera fisikoa eta aktiboa egiteaz gain, ingurunearen inguruko azalpenak jasoko ditu. Bertako natur ondarea, hegaztiak abar eta abar. 

Ez da tirolina parke bat izango. Ez da norberak nahi duen orotan botako den tirolina bat. Egunean eta urtean, pertsona muga bat izango duen jarduera bat izango da.

Ez da tirolina parke bat izango. Ez da norberak nahi duen orotan botako den tirolina bat. Egunean eta urtean, pertsona muga bat izango duen jarduera bat izango da. Aurrez hitzordua hartuta soilik sartu ahal izango dena. Helburua, norbanakoak, familiak eta ikastetxeekin lana egitea da. Aurreikuspenen arabera, egunean ez dira 30 pertsonatik gora izango (5 pertsonako taldeetan).

Proiektu honek ibilbide administratibo oso luzea izan du, bost urte ingurukoa. Bide horretan, mota guztietako bermeak jarri dira. Inpaktua neurtzeko ikerketak, arloan adituak diren biologoen bidez egin da. Udaleko ingurumen teknikariek, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariek ikuskatuta noski. Beti, ezarritako minimoen gainetik lan egin da. Ingurunearen zaintza benetan bermatua izateko. Eta proiektu honi esker, adibidez, hor gainean zegoen zabortegi ilegal bat ere garbitu da. Eta etorkizunean horrelakoak egon ez daitezen ere zaintza jartzen da.

Proiektu honi esker, adibidez, hor gainean zegoen zabortegi ilegal bat ere garbitu da. Eta etorkizunean horrelakoak egon ez daitezen ere zaintza jartzen da.

2016an proiektuaren lehen zirriborroa egin zenetik, auzoz-auzoko bileretan komentatu zen, baita merkataritza mahaia zein turismo mahaian ere. EHBilduk 2019ko bere programa elektoralean jaso zuen neurri hau ere. Ez zen proiektuaren azalpen zehatzagorik eman, oraindik diseinuan zegoelako. Egia da, azken urte honetan behin proiektua noiz egingo zen jakin zenetik, askoz hobeto komunikatu zitekeela. Baina horretaz, ordutik udal gobernuan dauden arduradunek eman beharko dituzte azalpenak.

Gure ustez gakoa kudeaketan egongo da. Gure haserako asmoei eutsiz gero, ez da arazorik egongo. Otietarako errepidea itxita, soilik aurrez hitzordua hartuta duten pertsonak igo ahal izango dira eta egunean ez dira 30 pertsona baino gehiago izango.

Hau guztia, kudeaketa eredu kooperatibo batekin. Kalitatezko lanpostuak sortuz, eta herriko merkataritzan edo ostalaritzan izan dezaken inpaktu positiboaz lagunduta.

Zein nolako haserrea eta protestak eragin dituen ikusirik, udalari dei egiten diogu, gaia bideratzeko beharrezkoa den kudeaketa egin dezan. Herritarrak, udala eta enpresaren arteko bilerak antolatuz ere. Bertan proiektuaren nondik norakoak azalduz eta herritarren zalantzak argitzen saiatuz.

EHBildu prest dago zubi-lan hori egiteko ere, eta baita gure jarreraz eman behar ditugun azalpenak emateko ere. Gurekin bilerak egin nahi izanez gero idatzi ehbilduandoain@gmail.com helbidera.

Etorkizuneko kudeaketa egokia bada, Via Ferrata-Tirolinaren proiektua oso ona izan daitekela uste dugu. Horrela ez bada, beti egongo da aukera atzera egin eta gauzak bere horretan uzteko. Egiten den obra eta egiten den moduagatik, aukera hori egongo delako. Inbertsioa txikia izan da, 60.000 € ingurukoa eta erdia baino gehiago diruz lagunduta izan baita.

EHBildutik herritarrek Otietarekiko adierazi duten kezkarekin bat egiten du. Eta etorkizunean gune honen zaintza eta kudeaketa egokia izan dadin, aktibo bezala ikusten ditu kritika hauek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!