Andoain APP

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2021ko eka. 3a, 12:07

Aurreko agintaldian Andoain APP-a martxan jarri genuen. Gobernantza eredu parte-hartzaile baterako tresna bat gehiago izateko helburuarekin. Herritarren aldetik harrera ona izan zuen eta laister hasi ziren jakinarazpenak egiten. Alkatetzatik jarraipen zorrotza egiten zitzaien. Eskaera aztertu, eta egingarria bazen, zegokion departamentuarekin lantzen zen. Intzidentzia itxi arteko jarraipena egiten zitzaion eta herritarrei uneoro informazioa ematen zitzaien.

2019ko ekainean eman zen gobernu aldaketarekin dena aldatu da. Intzidentziak erantzuten ez zirela lehen egunetik eman den kexa bat izan da. Egun badirudi erantzuten direla, baina “dagokion departamentura bideratu da” erantzun generiko bat ematen da kasu gehienetan. Herritarrek ez dakite noiz egingo den, edo ez bada egiten ez dute zergaitiaren berri izaten.

Honek eragina izan du sinesgarritasunean eta nola ez, erabilpenean. Maiatzean 13 intzidentzia bidali dira soilik. Inoizko daturik txarrena. Urruti daude eguneko bataz beste 5-6 intzidentzia igortzen ziren hilabeteak. Udal Gobernu honen kudeaketa kaxkarraren ondorioz, APP-a karga batean bilakatu da, eta ondorioz gastu batean. Ez zen jaio horrela kudeatzeko, eta etorkizunean zer erabilpen eman nahi dioten erabaki behar dute, betiko hiltzen utzi aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!