Andoaingo herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Hurria-Sahara 2022ko urt. 20a, 18:50

Data hauetan urtero Andoaingo Hurria Sahara elkarteak zuengana herritarrengana jotzen du “Elikatu itxaropena” sahararen aldeko karabanan parte hartzeko gonbidapena egiteko.

2021 urteko osasun larrialdi egoeran ez zen posible izan ordurate ohikoa zen elikagai bilketa egitea eskoletan, denda eta supermerkatuetan. Soilik saharauiarren borondate sendo eta antolaketari esker lortu zuten elikagai murrizketa eta pandemiari aurre egitea, baina hala ere Ilargi Erdi Gorria erakundeak jakinarazi du anemia eta desnutrizio kasuak handitu direla.

Egoera larri honi gehitzen zaio Marokoko Gobernuak 1991 urtetik indarrean zegoen su etena hautsi izana: lurraldea banatzen duen harresi militarraren inguruan 2020ko urritik gerra ekintza ugari egon dira, baina gainera Marokok hegazkinak eta dronak erabili ditu, soldadu saharaui eta zibilen artean biktimak eraginez.

2022 urtean berriz ere “Elikatu itxaropena” sahararen aldeko karabana antolatu ahal izan da eta aurreko urteetan bezala lortu nahiko genuke andoaindar bakoitzeko kilo 1 janari helaraztea Saharako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara, hau da, 15.000 kilo elikagai.

Horretarako, arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea, sardinak oliotan eta beste elikagaiak biltzeko Andoaingo denda hauetan kutxak jarri dira:

  • Eroski (Zumea eta Ondarreta)
  • BM (Plazaola kalea)
  • Covirán (Karrika)
  • Telletxea (Rikardo Arregi),
  • Super Amara (Gudarien etorbidea)

Idatzi honen bidez Andoaingo Udalaren, ikastetxeeen, salmenta puntuen eta herritarren eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu, bakoitza gure ahaleginetik elkartasun helburua lortzeko bidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!