Jai batzordeari...

Erabiltzailearen aurpegia Ion Beloki Arruti 2020ko mai. 3a, 15:00

Nork esango zigun 2020ko urtarrilean, jai batzordea bilerak egiten hasi zenean, aurtengo Santakrutzak etxean ospatuko genituela. Bileraren batean hori aipatu ezkero erotzat hartuko zuketen esan zuen hura.

Orain dela urte batzuk Santakrutzetako batzorde kide izan nintzen eta SEGAko kide moduan badakit ederki jai herrikoi batzuk antolatzeak zer lan duen atzetik. Hilabete batzuk lehenago bilerak egiten hasi behar zara eta guztia kontrolpean izan behar duzu ondoren dena behar bezala atera dadin. 
 
Esan gabe doa, jaien atzean bolondres talde bat dagoela guztia antolatzen eta bere denbora libretik denbora asko jaiei eskeintzen, besteen gozamenerako. Egoera horren lekuko argiak izan gara aurten.
 
Nire buruari halaxe esaten nion: "Aurten ez diagu jaiez gozatuko", baina ez... Jai batzordeak ahalegin izugarria egin du egitarau izugarri batez etxetik goza dezagun eta hori bene-benetan eskertu beharra dago.
 
Ekitaldi bakoitza mimo handiz prestatu dute eta kartelak ere ez dira nolanahikoak izan. Etxean ere gauza asko egin daitezkeela ikasi dugun honetan, jaiak ere birtualki ospatu ditugu eta esperientzia berri bat izan da denontzat. 
 
Nostalgia puntu batekin bizitu ditugun arren, ekintza askotaz disfrutatzeko aukera eman diguzue antolatzen aritu zaretenok eta gainera festaren partaide (eta batzutan antolatzaile) sentiarazi gaituzue.
 
Horregatik guztiagatik txalo zaparrada amaigabe bat eskeini nahi dizuegu batzordekide guztioi andoaindarren izenean! Bejondeizuela!
 
Datorren urteari begira jarrita gaude jada!
 
GORA SANTAKRUTZAK!!!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!