Zortzi amen esnea, ikerketagai

Erabiltzailearen aurpegia Ipar Haizea plataforma 2019ko aza. 5a, 07:08

Errauskailua martxan laster jarriko dela esaten dute, eta hori baino lehenago bere zuzeneko eragin eremuan zenbait lagin jaso dira. Metal astunen metaketa eta abar ikertzeko. Lagin horien artean ama esnea aztertuko da eta Andoainen zortzi amak hartuko dute parte.

Nola enteratu zinen Andoainen laginak bilduko zirela?
Ama 1: Andoaingo emaginak eman zigun ikerketa honen berri eta animatu egin ginen.
Ama 2: Egia esan, oso profesional ona da eta bere gertutasunak erabakia erraztu zuen.
 
Zerk bultzatu zaitu lagina ematera?
Ama 1: Pentsatzeak zerbaiterako balioko duela, alde batetik. Eta kuriositate puntu bat, bestetik. 
Ama 2: Ikerketa zientifiko baterako gure aportazioa emateak eta, lehen aipatu bezala, kuriositateak.
 
Noiz arte duzue pentsatuta esnea ematea?
Ama 1: Ez dut ezer planeatu, momentua iristean ikusiko dugu.
Ama 2: Ni esne emailea naiz Donostiako Ospitalean, aurreko amatasunean hiru urtez egon nintzen bularra ematen. Ez dakit. 
 
Eta analisietan esnea kutsatzen dela frogatuko balitz?
Ama 1: Balantza gainean nire esne "kutsatua" edo hauts-esnea jarri beharko nituzke eta orduan saiatu erabakitzen zer den onena. 
Ama2: Ziurrenik bularra ematen jarraituko nuke, zer konponduko nuke hauts esnea ematen? Etapa hori bukatzean nik jaten dudan berdina jango du.
 
Beldur zara errauskailuarekin?
Biak batera: Bai.
 
Andoainen ondo birziklatzen dela uste duzu?
Ama 1: Ematen du egunetik egunera jendeak gehiago birziklatzen duela.
Ama 2: Oraindik asko dago hobetzeko.
 
Birziklatzen duzue?
Biak batera: bai.
 
Zer egingo zenuke daukagun bilketa sistema hobetzeko? 
Ama1: zehatz-mehatz ez dakit baina seguru zerbait egin dezakegula.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!