Koronabirusa

Desinfektatzaileak eta eskularruak anbulategira eraman ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2020ko mar. 27a, 09:57

Azken aste hauetako egoera ez da erraza izaten ari inorentzat eta Aita Larramendi Ikastolak ere bere aletxoa jarri nahi izan du osasun sailari laguntzeko.

Horretarako gure Ikastolan genituen desinfektatzaileak eta latexezko eta nitrilozko eskularruak Andoaingo anbulategira eraman ditugu beraiek erabili ahal izateko eta premia duten bestelako sailera bideratzeko.

Bakoitzak bere aletxoa jarriz gero, errazagoa izango da. Animo etxean zaudeten ikasle, langile eta familiei! GU ERE ETXEAN!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!