3 eta 4. mailakoak “FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK” antzezlana ikusten

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2020ko abe. 15a, 17:57
Aurreko ostiralean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailakoak, Basteron izan ziren Futbolariak eta Printzesak antzezlana ikusten. Eskolan, etxean, familian, kalean, telebistan, bideo-jokoetan, lagunartean… sexu bakoitzak jokatzen duen rola atera zuten argitara.
  • Mutilak irabazteko jaioak dira.
  • Neskek gauzak fin eta txukun egin behar dituzte.
  • Telesailetan betaurrekoduna eta potoloa uzten dute barregarri.
  • Mutilek gogor plantak egin behar dituzte.
  • Abestea eta dantzatzea nesken gauza da.
  • Eseri ondo, neska zara.
  • Mutilek ez dute negarrik egiten.
  • Mutilei futbola gustatu behar zaie.
  • Ipuinetan neska salbatu behar da eta salbatzailea nor ote da?

    Odei eta Lur, antzerkiko protagonistak, klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkien arauak bete nahi. Gainera, maiz erakusten digutenak ez digula aske bizitzen uzten ere erakutsi zuten. Musika eta umorea lagun, topiko sexista hauen inguruan pentsarazteko aukera eskaini zieten bertaratutakoei.

    Zuek, inoiz sentitu zarete munstro estralurtarrak bezala? Inoiz pentsatu duzue “hori egiten badut, besteek arraroa naizela esango dute!” Orduan, espazio-ontzia hartu eta joan hemendik urruuuuun!

    Neska ala mutila berdin!… ez gara hain ezberdin!

    Nahi duzuna egin behar duzu, besteek esaten dutena axola gabe.

    Bezala, bezala, bezala… norberak eraiki dezala bere bizimodu apala.

    Guk argi dugu: “Lurralde askean” bizitzeko urratsak ematen jarraituko dugu. Zertarako? Errealitatea aldatzeko eta pertsona zoriontsuagoak izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!