Zeuk aukeratu programa

Erabiltzailearen aurpegia Aita Larramendi ikastola 2022ko urt. 24a, 15:22

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4. mailako ikasleek Zeuk Aukeratu programan parte hartu dute, AGIFES elkartearen eskutik. AGIFES buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea da, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak burutzen dituena, sufrimendu psikikoaren inguruko ezagutza soziala zabaltzeko eta kolektibo honi eragiten dioten aurreiritziak gainditzeko.

Buru osasun onak haurtzaroan eta nerabezaroan izan behar ditu oinarriak.  Etapa horiei dagozkien beharrak landu nahi izan dira programaren bitartez, buru nahasmenduak prebenitu edota egoki kudeatzeko heziketa ezinbesteko tresna baita.

Saio hauen helburua buru osasuna zaintzearen garrantziari buruzko informazio eguneratua ematea, osasun mentaleko arazoen seinale goiztiarrak identifikatzen jakitea eta estigmaren arrastoak murriztea izan da (buru osasun arazoen ikuspegi errealistak aurkeztuz, esterotipoetatik at).

Aipatu beharra dago harrera oso ona izan duela tailer honek ikasleen artean eta onartu dute buru osasunaren garrantziaz jabetzen hasi direla. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!