2018ko Udal aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Olga Hernandez 2018ko mar. 11a, 01:00

Podemos Andoain Ahal Duguko zirkuluak oso modu positiboan ikusi du EH Bildu, Ganemos Andoain, Irabazi Andoain eta Alvaro Gonzalez atxiki gabeko zinegotziak 2018rako udal aurrekontuen inguruan lortu duten akordioa.

2017an zehar gauzatutako akordioan, konpromiso ezberdinak hartu dira zenbait Udal zerbitzu publifikatu eta tasa mailakatuen inguruko azterketa egiteko lan mahaia sortzeko.

Beste batzuen artean, honakoak dira 2017ko likidazioarekin egingo diren inbertsioak: Arrate pilotalekuaren eraberritzea: 1.200.000 euro –bi urtera finantziatua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik 434.850 euroko dirulaguntza izango duena–; Doktor Huitzi kaleko haur-parkea: 180.00 euro guztira –horietatik, 48.000 euro 2018ko finantziatziotik–; Haur-parkeak estaltzeko inbertsioa: 200.000 euro; Auzoz auzo parte-hartze prozesuan herritarrek eskatutako eraberritze eta hobekuntza obrak, herriko puntu ezberdinetan garatzeko: 552.000 euro; Argiteria puntu berriak: 120.000 euro; Udalaren jabetzako etxebizitzen berrikuntza: 100.000 euro; Irisgarritasuna, udaletxeko igogailua: 140.000 euro; Herri-bideak: 50.000 euro;  Agenda 21 prozesurako inbertsioa: 200.000 euro; Proiektu eta azterketa ezberdinak: 190.000 euro; Udal eraikinetan berritzeak egiteko inbertsioa; altzariak eta hornikuntza: 325.000 euro; Ur beltzen mapa berritzeko digitalizazio lana: 60.000 euro; Hondakin organikorako edukiontzi txikiak, poltsak eta txartelak: 20.000 euro.

Inbertsio horiez gain, etxebizitzen eraberritzerako eta alokairu-sozialerako partida zabaltzea adostu da. 50.000 eurorekin zabalduko da partida hori eta dirulaguntza horiek eskatzeko ordenantza lantzeko konpromisua ere hartu dute. 2018an zehar ere gauzatuko dute kale garbiketa zerbitzuaren publifikazioa eta horren ondoren, alde guztien konpromisua da beste zenbait zerbitzuren publifikazioa erraztea, zerbitzu bakoitzak horretarako eskaintzen dituen aukeren inguruan beharrezko azterketa guztiak egin ondoren. Politika fiskal justuagoa martxan jartzearen alde, zerga-bilketa justuago eta mailakatuagoa jarriko da martxan, gutxiago dutenek gutxiago ordain dezaten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!