Ekintza ugarirekin amaitu zen Pedro Mari Otaño eskolako Euskararen Astea

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2019ko abe. 6a, 09:17
Atzo amaitu genuen Pedro Mari Otañoko Euskararen Astea. Goizean zehar 4 eta 5 urteko ikasleek Fraisoroko aitton-amonekin gozogintza tailerra egin zuten. Txokolatezko elur panpinak. Ondoren 2,3,4 eta 5 urteko ikasleek udazken garaiko abestiak eskaini zizkieten aitton-amonei. 
 
 
Arratsaldez, eskola osoa jolasetan ibili ginen, eta familiek ere parte hartzeko aukera izan zuten: zaku lasterketak, sagar biltzea kiskiarekin, puxikak lehertzea, gizon probak...
Eskola Komunitatea biltzen ginela aprobetxatuz Lau Teilatu abestia ere abestu genuen EITBren Haur Minbiziaren kanpainarekin bat eginez. 
 

Bukatzeko, gaztain erreak janez eman genion bukaera Euskararen Asteari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!