Atea irekiak antolatu ditu Pedro Mari Otaño eskolak

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko urt. 13a, 09:41

2020-2021 ikasturteko matrikula epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte izango da.

Pedro Mari Otaño eskola bisitatu nahi duten familia berriek urtarrilaren 18a izango dute aukera, 11:00etan. Mediatekan ospatuko da aurkezpena, eta ondoren eskola erakutsiko zaie familiei. Eskolan dauden haurrak eta gurasoak ere aurkezpenean izango dira espazio eta jarduera ezberdinak aurrera eramanez.

Ate irekien iraupena 90 minutukoa izango dela aurreikusten da, 40 minutu aurkezpena eta 50 minutu bisita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!