Koronabirusa

Eskolako lanak etxez etxe banatuko ditu Pedro Mari Otaño ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko api. 27a, 10:35
Dena digitalaki ordezkatu ahal dela dirudien garai hauetan Zizurkilgo Pedro M Otaño Herri Eskolak lan proposamenak etxeetara paperean bidaliko ditu. Martxoaren 13z gerora lan egiteko modu desberdinean aritu gara familia eta irakasleak. Egoera luzatuko dela dirudienez lan egiteko modua aldatzera goaz:
Irakasle taldeak ondorengo 3 asteetarako lan proposamenak paperean prestatu ditu eta hauek familiekin gertuko harremana bilatuz osatuko ditu. Ikasle zaharrenekin aplikazio digital desberdinak progresiboki jarri dira martxan.
 
Paperezko lan proposamen hauek familia guztietara iristeko Zizurkilgo Udal langile eta boluntario talde baten laguntzaz burutuko da apirilaren 27an, astelehena, 11etatik aurrera. Mila esker Zizurkilgo udalari banaketa hau posible egiteagatik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!