Gabonak 2020

Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2020ko abe. 23a, 17:14

2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dute. Marrazki eta abestiak eskaini zaizkie, trukean gelarako oparitxo bana ekarri dizkigute.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila artekoek, berriz  pelikula eta jolasak izan dituzte. Eguna eta hiruhilekoa kantuan amaitu dugu.

Gaurko egunez Fraisoroko aitton-amonak gogoan izan nahi  ditugu. Beste urtetan abestera joan izan ohi gara. Gaur, ordea, eskolan grabatutako gabon abestiekin egindako bideotxoa eta hainbat eskulan eraman dizkiegu.

[ARGAZKI GEHIAGO]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!