'Eskola kalera' ekimenaren baitan kalean jolastu dute ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA 2021ko urt. 21a, 16:56

Eguraldia lagun Zizurkilgo lau plazetan 'Eskola kalera' ekimena burutu dugu. Azken Portu auzoan 4 eta 5 urteko ikasleak puxika eta uztaiekin jolasean aritu dira; 1. eta 2. mailako ikasleak Aurrera plazan paraxura eta lokotsekin aritu dira; 3. eta 4. mailako ikasleak Joxe Arregi plazan izan dira txingak, gurpil jolas eta zaku karreretan eta 5. eta 6. mailakoak Ubare auzoan gurpil jolas eta zankoekin aritu dira.

Gogoratu 20/21 ikasturterako matrikulazio epea urtarrilaren 28 arte luzatuko dela. Egungo egoera ikusirik Pedro Mari Otaño Herri Eskola ezagutzeko interesa duten familientzat bisita pertsonalizatuak antolatzen ari gara. Horretarako, eskolarekin harremanetan jarri behar da. Harremanetarako bideak hauek dira:
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!