Tabako erretzailleak

Erabiltzailearen aurpegia Txomin Garmendia 2017ko urt. 11a, 01:00

Tabako erretzaillean legea dala-ta, bada zer esanik; sei bertsotan nere iritziak agertzen ditut. Zuk juzkatu irakurle. Doinua: Bretoiarena.

1-
Bizio batzun mende
sarritan gera gu,
tabako kontu orrek
maiterik badu.
Baiña denboraz artu
bear zaio kargu,
neurritik pasatzean
okerra berak du,
gorputza argaldu,
birikak usteldu,
eztula ugaldu,
osasuna galdu;
neurriz erretzeak
onik ez al du?

2-
Neurria nun dago?
askoren galdera,
ortarako jabetu
bear norbera.
Sumatzen baldin bada
zerbaiten galera,
erretzeak bakandu
ogeitik batera,
baztartu aukera,
erretzeko era,
osasun aldera,
goizetik gauera;
kean usairik gabe
segi oera.

3-
Erretzeak berekin
badu gozamena,
neurria artutzea
degu onena.
Gela ez dedin izan
kean almazena,
komeni da artzea
oitura zuzena,
galdu gabe sena,
artu atsedena,
gurea arnasena,
ondo goazena;
begiratuz gurea
eta besterena.

4-
Puru eder bat erre
zortzitik zortzira,
lagunarte jatorrez
degula jira.
Da zigarroak jetxi
berrogeitik bira,
arnats garbia artuz
sarritan mendira,
bazterrai begira,
ezker-eskubira,
garaiz erretira,
geren barrutira;
tabakoaren gaitzak
kenduko dira.

5-
Baiña neurriz jokatzen
ain degu nekeza,
bizioak artua
badu lañeza.
Gertatu lezaioke
indarrikan eza,
orduan alperrikan
sermoi eta meza,
berdin gazi-geza,
dana andrebesa,
zerbaiten babesa,
artu al baleza;
erabat uzteare
ez da erraza.

6-
Bi bide daduzkagu
bat bear berexi:
neurria artu edo
erabat utzi.
Artutako setari
gogotik eutsi,
gure borondatea
nunnai erakutsi,
gaur, biar da etzi,
indartu, ez etxi,
supritzen ikasi,
guda irabazi;
osasunak ez al du
ainbat merezi?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!