Azaroa amaitzeko, zenbait formakuntza eskaintza KZgunearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako KZgunea 2020ko aza. 24a, 10:57

Aurrez aurreko ikastaro bakarra dago. Segurtasunari lotutakoa da, hain zuzen ere 'Erosketa eta ordainketa segurua Interneten' izenekoa. Azaroaren 27tik 30era bitartean izango da, 16:00etatik 18:00etara. Gaztelaniaz eskainiko da. Izena emateko 943 02 36 82 telefono zenbakira deitu daiteke edo Internetez.

Gainerako ikastaroak urrunekoak dira.

Aisia eta entretenimendua
Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak
Azaroaren 30etik abenduaren 16ra, euskaraz. 20 ordu.

Produktibitatea
Google Data Studio. Zure datuak aztertu
Azaroaren 30etik abenduaren 16ra, gaztelaniaz. 20 ordu.

Programazioa eta garapena
Wordpress. Zure webgunea sortu
Azaroaren 30etik abenduaren 16ra, euskaraz. 20 ordu.

Segurtasuna
Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez
Azaroaren 30etik abenduaren 16ra, gaztelaniaz. 20 ordu.

Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak
Azaroaren 30etik abenduaren 16ra, gaztelaniaz. 20 ordu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!