Youtubeko zuzeneko hitzaldiak izango dira otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako KZgunea 2021ko urt. 20a, 11:55

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKT-ei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelanaiz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko interesa duten pertsonek Interneteko konexioa baino ez dute behar. YouTubeko ekitaldietarako sarrera librea izango da, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Hitzaldiak gordeta geratuko dira YouTuben nahi denean ikusteko.

Otsailean urruneko hitzaldien plangintza honakoa da:

1. astea. 1G, 2G, 3G... Zer dira?
Otsailak 2, 19:00-19:30. Euskaraz. steka]
Otsailak 4, 19:00-19:30. Gaztelaniaz. steka]

2. astea. Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
Otsailak 9, 19:00-19:30. Euskaraz. steka]
Otsailak 11, 19:00-19:30. Gaztelaniaz. steka]

3. astea. Google Lens. Zure kamararekin bilatu.
Otsailak 16, 19:00-19:30. Euskaraz. steka]
Otsailak 18, 19:00-19:30. Gaztelaniaz. steka]

4. astea. Argazkigintza mugikorreko aholkuak
Otsailak 23, 19:00-19:30. Euskaraz. steka]
Otsailak 25, 19:00-19:30. Gaztelaniaz. steka]

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago wegunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!