Jaien jarraipen berezia sarean

Erabiltzailearen aurpegia

Artean ezagutzen ez genuen moduan ospatuko dira Santakrutzak. Jai Batzordeak, irudimenaz gainezka, kontrako egoera iraultzen jakin du eta, horrenbestez, kazetari gisa jarraipena egitera derrigortuta gaude.

Eta zer arraio! Gogo handiaz ekingo diogu dagokigun lanari. Nola? Burua eta begirada goruntz luzatuta, leiho edo balkoietara kamara enfokatuz.

Bitartekari lanak betetzeko asmoz ibiliko gara, umil-umil. Auzotarrak, nor bere etxetik, Santakrutzak nola ari diren ospatzen jasotzen saiatuko gara. Asmo bakarrarekin: Munduak jakin dezan Andoainen ere badirela herritarrak, dena kontra edukita ere, jaia bihotzez sentitzen eta ospatzen badakitenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!