Kartoizko kaxak ondo tolestu, eta edukiontzi urdinera

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2020ko aza. 20a, 10:58

Badirudi erosketa ohiturak asko aldatzen ari direla. On-line egiten diren erosketak gero eta gehiago dira, batez ere azkenaldian, konfinamenduaz geroztik. Norberak egin beharko du bere kontsumo ereduak sortzen dituen ondorioen hausnarketa, baina hondakinei dagokionez behintzat, eragin edo ondorio oso argi bat ikus daiteke: Kartoizko kutxen kopuruaren handitze izugarria.

Kartoizko kutxa hauen presentzia etxeetan handitzeaz gain, gure herriko kaleetan ere ugaritu dira. Horrela, edukiontzi eremu askoren inguruan, egun batean eta hurrengoan ere, kartoizko kutxak ikusten ditugu. Horregatik, komeni da gogoratzea, kartoizko kutxak, tolestuta edukiontzian sartu behar direla.

Garrantzitsua da kutxak, eta kartoia oro har, tolestea eta ongi plegatzea. Horrela, errazagoa da edukiontzian sartzea, bolumen txikiagoa izango du, eta ondorioz, edukiontzietan ere, kartoi gehiago sartzeko aukera egongo da.

Ezinbestekoa da kartoia edukiontzien barruan uztea. Debekatuta dago hondakinak  lurrean uztea (eta kasu hauetan zigor espedienteak irekitzen dira). Herria garbi mantentzeko garrantzitsua da hondakin bakoitza bere edukiontzian sartzea. Lurrean utziz gerohondakin gehiago bertan uzteko ohitura sor daiteke.

Beraz, gogoratu; kartoizko kaxak edukiontzi urdinaren barrura sartu behar dira, ondo tolestuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!