Danenako murala margotu dute Gaztezuloko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko ots. 24a, 10:38

Danenako instalakuntzetan egindako eraberritze lanen ondorioz, kanpoaldeko muralak konponketa eta margoketa lan berriak behar zituen. Larunbatean, otsailaren 20an, Zizurkilgo Gaztezuloko DBHko gaztetxoek egin zituzten lan horiek.

Alboan izan zituzten laguntzen Ane Artutxa, Gaztezuloko hezitzailea; Beñat García, Mattin Gizarte Abenturako dinamizatzailea; eta Garikoitz C. Murua graffitilaria, jatorrizko muralaren egilea.

Gustura aritu ziren gazteak margoekin lanean eta emaitza ere ikusgarria izan da.

DBHko gazte taldea gustura dabil Gaztezulon eta ekimen ezberdinak ari dira prestatzen. Otsaileko asteburuetan elkartu, eta ekitaldi ezberdinetan parte hartu dute eta etorkizunera begira ere beste zenbait ekimen lantzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!