Plazida Otaño liburutegiak 5 urte

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko api. 6a, 11:47
 

Bost urte dira dagoeneko Plazida Otaño liburutegia martxan jarri zela. Ospatzeko, ekitaldi sorta berezia prestatu dute liburutegiko kideek. Apirilaren 13tik 24era, literatura, erakusketak eta ipuinak bateratuko dituzte. Hementxe duzue urteurreneko egitaraua, gerturatu gozatzera: 

Apirilak 13, asteartea

Tertulia, gazteleraz, Mónica Leivak gidatuta.

'Una lectora nada común". 18:00, Plazida Otaño liburutegia.

Apirilak 19-30

Motxila ibiltariko erakusketa jarriko dute liburutegian. Haur eta familiek egindako lanak gertutik ikusteko aukera eskainiko dute.

Apirilak 22, osteguna

Tertulia euskaraz.

"Algara mutilatuak" (Ane Labaka). Oihana Iguaranek bideratuko du saioa. 18:00, liburutegian.

Apirilak 24, larunbata

Ipuin kontaketa 'Kiko malabarista', Iraitz Lizarraga eta Ekain Ibargurenen eskutik.

11:30, Atxulondo Kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!