Organikoa konpostatzen duten herritarrei zuzendutako formazio saioa, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko api. 12a, 11:09
 

Zizurkilen etxeko hondakin organikoak konpostatzen hasi ginenetik urte dezente igaro dira eta, denbora horretan, pertsona eta familia berriak ere batu zaizkigunez, Udalak konpostajearen inguruko formazio- saioa antolatu du apirilaren 17an, 11:00 – 12:00 bitartean, Zizurkilgo herriguneko auzokonpostagunean.

 

Bertan,adituek konposta modu egokian nola egin, nola atera, nola erabili eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte. Saio hau Zizurkilen etxeko hondakin organikoak konpostatzen ari zareten guztiei eta gaian interesa duen herritar orori zuzendutako dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!