Konponketak egingo dituzte Danena alboko aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2021ko uzt. 13a, 12:04

Bihar goizean hasiko dituzte Danena futbol zelaiaren alboko aparkalekua konpontzeko lanak. Gaur iluntzetik aurrera, beraz, ibilgailurik ezingo da utzi bertan aparkatuta.

Argiteria jarri ahal izateko hodiak pasako dituzte eta zorua ere txukundu egingo da.

Datorren astean amaituko dituzte lanak, eta aparkalekua erabilgarri egongo da berriro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!