Garagardo azoka, asteburu honetan

Larraulgo Herri ostatuak garagardo azoka antolatu du asteburu honetarako. Menu alemaniarra eskainiko dute eta baita garagardo mota ugari dastatzeko aukera ere. Larunbatean, 12:00etatik 00:00etara izango da azoka zabalik, eta igandean, 12:00etatik 21:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!