Euskara ikastaroak eskainiko dira Larraulen

Larraulgo Udalak, Tolosako Aitzol euskaltegiarekin elkarlanean, aurreko urteetan bezala Euskara ikastaroak antolatzeko asmoa dauka. Aurten bi maila sortuko dira, bat C1 edo EGA azterketa prestatzeko eta bestea maila ertainekoa:

Beste mailaren bat eratzeko aukera ere egongo litzateke. Ikastaro hauek erakunde publikoen bidez finantziatzen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, udal bulegoetara jo behar da edota hurrengo ostegunean, hilaren 28an arratsaldeko 20:00etan udaletxean burutuko den bilerara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!