Sanbartolome eguna, giro ederrean

Sanbartolome eguna giro ederrean abiatu dute larrauldarrek. Hala nahi zuenak meza entzun ondoren, herritarren artean hamaiketakoa izan da Katillutxulo elkarteko kideen eskutik. Ondoren, Larraul eta Senpereko taldeen arteko bote luze dema:

Argazkiak: Hamaiketakoa / Bote luze erakustaldia

Gerturatu diren ikusleei jokoa ulertarazteko, gidari lanetan aritu da aditu bat. Euskal Herriko kirol jokorik zaharrenaren inguruko azalpenak eman ditu, gerora tenisak bote luzetik hartutako hainbat ezaugarri aipatuz, besteak beste, puntuen kontaketa.

Arratsaldean ere festa-giroan jarraitzeko aukera izango dute larrauldarrek. Batetik, pilota partidak izango dira eta, arratsalde nahiz gauean, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek saioa eskainiko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!