Udaleku musikalak, Aste Santuan

Apirilaren 10etik 21era, udaleku musikalak burutuko dira Musika naiz ekimeneko kideen eskutik, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera. 3-12 urteko haur eta gaztetxoei zuzendutako eskaintza da.

09:30etatik 13:30etara elkartuko dira musikaz gozatzeko. Izena emateko garaian bi aukera izango dira: lehen astea (apirilak 10,11 eta 12) 45 euro, bigarren astea (apirilak 18,19,20 eta 21) 60 euro; edo bi asteak, 95 euro. Izena emateko: 699 124 029 edo leire@musikanaiz.com. Info gehiago: www.musikanaiz.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!