Kultur astea azaroaren 21etik 27ra

Larralgo kultur batzordeak ekintza ezberdinez osatutako Kultur astea antolatu du azaroaren 21etik 27ra. Hitzaldiak, haurrentzako ekintzak, emanaldiak, mus txapelketa, idi demak, bertso bazkaria, mendi irteera, pilota partidak, talo eta gaztaina jatea, erakusketa..., aukera ugari izango du bertaratzen denak:

Azaroak 21, astelehena

18:30 Larraulgo argazki diaporama Kultur Etxean.

19:30 Baserriko erremintei buruzko 15 eskulturen erakusketaren inaugurazioa, museoan.

Azaroak 22, asteartea

19:30 Gari-Lanak  Errezilen, hitzaldia eta dokumental emanaldia. Atala kultur taldearen eskutik, Kultur Etxean.

Azaroak 23, asteazkena

19:30 Emakumeekiko errepresioa Frankismoan. Saturrarango adibidea. Hitzaldia, Ander Leonen eskutik, Kultur Etxean.

Azaroak 24, osteguna

19:00 Sagardoari buruz hitzaldia, Sagardo Elkartearen eskutik, Katillu-Txulo elkartean.

Azaroak 25, ostirala

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren, eskulanak Katillu-Txulo elkartean.

19:30 Hernaniko Ozenki abesbatzaren emanaldia, musika tresnen laguntzarekin, San Esteban elizan.

22:00 Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean.

Azaroak 26, larunbata

12:00 Idi proben erakustaldia.

14:00 Bertso bazkaria. Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariekin (Izena emateko elkartean edo herriko ostatuan. Epea, azaroak 23 asteazkena 21:00etan).

16:30-18:00 Erakusketa museoan, Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa.

18:00 'Untxi Belarriak' ipuina, Lupe Lekuona ipuin kontalariaren eskutik, Kultur Etxean.

Azaroak 27, igandea

10:00 Mendi irteera herria ezagutuz.

16:00 Pilota partidak frontoian.

16:30-18:00etan Erakusketa museoan, Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa.

18:00etan Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

Oharra: Museoa irekita egongo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!