Legebiltzarrak baiezkoa eman dio Larraulgo eskolari

Gazteizen, gaur goizean bozkatu dute Larraulen eskola txikia sortzeko aukera eta proposamenak, baiezko borobila jaso du. Talde politiko guztiek eman diote babesa proiektuari sozialistek izan ezik. Aurrerantzean eman beharreko pausuak aztertu beharko dituzte orain Larrauldarrek. Udaleko kideak, gurasoak, ikasleak eta ikasle ohiak gerturatu dira Gasteizera.
Gaur onartutako proposamenak jasoten duenez, datorren ikasturtean zortzi urtera arteko Lehen Hezkuntza jarriko litzateke martxan, eta datozen urteetan hamabi urtera arte luzatzen joango litzateke.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ezezkoa jaso du Larraulgo eskolaren proiektuak eta gaur, ezezko hori birplanteatzea eskatu diete legebiltzarkideek. Izan ere Larraulgo eskolak baldintza guztiak betetzen ditu: legeak agintzen duen haur kopurua, Udalaren inplikazio osoa (eskolarako egoitza Udalak jartzen du, Jaurlaritzak egin beharreko gastua kenduz) eta herriko sektoreak batzen dituen proiektua izatea (irakasle, guraso, Udal...).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!